Denboraldiko lehenengo zatia ez da oso oparoa izan euskadiko triatloi federazioko frogei dagokionean. Otsaila eta abuztua bitartean egoera normalean ia astebururo gutxienez frogaren bat egoten da egutegian. Aurtengoan ordea guztira hiru froga bakarrik ospatu dira. Apirila bukaeran Oñatiko Duatloia izan genuen formatu berezian, maiatzean Zuiako distantzia luzeko duatloia izan genuen bere lehenengo edizioan eta ekainean Portugaleteko sprint triatloia.

Irailetik aurrera berriz, froga gehiago egotea espero da. Momentuz hauek dira aurrera doazenak:

  • 09-04: Zumaiako Triatloia
  • 09-12: Sestaoko Triatloia
  • 09-12: Gasteizko Ironmana
  • 09-18: Bilboko Triatloia
  • 10-03: Durangoko Duatloia
  • 10-09: Lekeitioko Triatloia
  • 10-10: Gasteizko Duatloia
  • 10-17: Portugalete Ballonti Duatloia

Honez gain, federazioaren egutegitik kanpo ospatzen den mendi duatloi zirkuitua ere aurrera doa eta honako data hauek dituzte lotuta:

  • 09-05: Igantzi
  • 09-11: Igartza
  • 09-18: Urduña
  • 09-25: Arriaran
  • 10-02: Ibarra
  • 10-09: Arespalditza
  • 10-16: Zegama
  • 10-23: Amasa
  • 10-30: Aia
  • 11-13: Aduna

 

* Argazkia: Festak.com Lekeitioko Triatloian